Adina
14-15 urte
(2011-2012 urteetan jaiotakoak)
Datak eta elkartzeko tokiak
HASIERA
ARANTZA
Uztailak 13
10:00
BUKAERA
SARA
Uztailak 19
12:00
Ibilbidea eta jarduerak
-
Uztailak 13: Arantza
-
Uztailak 14: Arantza-Oiartzun
-
Uztailak 15: Oiartzun
-
Uztailak 16: Oiartzun-Urruña
-
Uztailak 17: Urruña
-
Uztailak 18: Urruña-Sara
-
Uztailak 19: Sara
Jarduerak: Euskal jokoak, herri kirolak, euskararekin motibatzeko tailerra, mendi ibilaldiak, surf ikastaroa, paint ball-a, arborismoa, meategietara bisita, herri musikaren txokora bisita, eskalada, rap tailerra, lezeetara bisita, igerilekuak, zinema emanaldiak, solasaldia, gaubelak… (Egitarauan aldaketak egon daitezke)
Ibilaldiak: Arantza-Eskas (Oiartzun), Urruña-Larrun-Sara
Oinez eginen diren ibilaldi horiez apartekoetan autobusez joanen dira batetik bestera.
Parte hartzeko baldintzak
- Lehentasunez parte hartu ahalko dute honako udalerrietan erroldatutako gazteek: Bortzirietako udalerriak (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka), Oiartzun, Sara eta Urruña. Izen emateko epea bukatzean tokia izanez gero, beste udalerrietatik izandako eskaerei erantzunen zaie, izen emandako ordena errespetatuz.
- Euskaraz jakitea.
- Behar diren dokumentuak eguneratuta izatea.
- Gehienez ere 40 lagunentzako tokia izango da. Izen ematea banaka nahiz bikoteka egin daiteke (betiere interesatu guziek banaka bete behar dute izen emate formularioa, lagunaren izena adierazita) eta bukatu ondotik, kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo da. Irizpide gisa hartuko da genero aldetik parte hartzaileen artean oreka egotea.
- Izen eman dutenei apirilaren 30ean jakinaraziko zaie onartuak izan diren, eta behar diren tramiteak egiteko epe bat emanen zaie ondoren (ordainketa, dokumentuak aurkeztea, etab.).
- Familien esku gelditzen da parte hartzaileak lehen egunean Arantzara eramatea, baita azken egunean Sarara bila joatea ere.
- Udalekuak aurrera aterako dira gutxienez 15 lagunek izen ematen badute.
Udalekuetako gainerako baldintzak eta oinarriak klikatu hemen. Izen emate orrian baldintzak onartzea beharrezkoa da
prezioa
175€
